Arabako Foru Aldundiak gaur goizean jakinarazi du zertara bideratuko duen dirua Garapen Ekonomikoaren eta Jasangarritasunaren Sailak 2027an. Guztira, 50.453.054 euroko aurrekontua izango du eta zenbait ekimen iragarri ditu Aiaraldean.
Nagusiena Okondoko ur horniketan eragingo duena izango da. Izan ere, 1.946.900,00 euro bideratuko dituzte herritarren ur kontsumorako azpiegituran.
Ez da hori izango ura hizpide izango duen jarduera bakarra. Izan ere, Nerbioi Garaiko saneamendu-sistema abian jartzea eta kontrolatzea ere izango da helburua 1,7 milioi euroren bitartez. Antza denez, azken horrek Amurrioko eta Laudioko arazketa-beharrei erantzungo die, eta Nerbioi ibaiaren arroaren ingurumen-hobekuntzan eragina izango du.
Horrez gain, Nerbioiko Parke Linealaren azken tartea, hau da, Mesones eta Urduña artekoa, gauzatu nahi du foru erakundeak eta Aiara Industrial Lab ekimenarekin ere jarraitu nahi du.