AIARALDEA HEMEN

Banaketa puntu berriak ditu Aiaraldea Hemen hamabostekariak

Erredakzioa

Inprentatik iritsi da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria, eta Aiaraldea Komunikabideak bikoiztu egin ditu banaketa puntuak. Garraio publikoan, saltokietan, heziguneetan... eskualdeko hamika txokotan dago eskuragarri aldizkaria.

Uste baino gertuago duzu Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki bat. Eskualdean ekoiztutako euskara hutsezko aldizkari bakarra. Aiaraldea Komunikabideak bikoiztu egin ditu udalerrietako banaketa puntuak. Erakusmahai berriak instalatu ditugu garraio publikoko geltokietan edota erreferentziazko kriolgune eta saltolkietan.

Halaber, hamabost egunean behin komertzioz komertzio banatzen ditugu aldizkariak, bai eta eskualdeko hezigune guztietan. Aitzakiarik ez da, beraz, Aiaraldeko hamabostekaria hartu, irakurri eta elkarbanatzeko. Bilatu gertuen duzun banaketa puntua!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide