PORRA

Zenbat eserleku lortuko ditu talde politiko bakoitzak Espainiako Kongresuan?

Erredakzioa

Espainiako Kongresuan talde bakoitzak izango duen eserleku kopurua ebatziko da igandean. / Wikipedia

Hemen kontsultatu daitezke orain arteko hauteskunde guztien eskualdeko emaitzak. 

Igande honetan izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Oraingo honetan taldeen arteko batura eta gehiengoak ezinbestekoak izango dira gobernua osatzerako orduan.

Zenbat eserleku uste duzu lortuko dituela talde politiko bakoitzak? Pentsatu eta bota zure iritzia Aiaraldea Komunikabideak antolatutako porran, hemen. 

Zure aurreikuspena egin baino lehen datuak kuxkuxeatu nahi badituzu, hemen ikus ditzakezu orain arteko hauteskunde guztien eskualdeko zein herriz herrikako emaitzak. 

Jarraipen berezia igandean

Aiaraldea Komunikabideak hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo du igandean Aiaraldea.eus atariaren bidez, eskualdeko zein herrietako parte hartze datuak zein emaitzak partekatuta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide