XSakara Bermeoko abeslari eta musikariak kontzertua eskaini du gaur 12:00etan Faktorian. Emanaldia, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak antolatu du eta Laudio Ikastolako, La Milagrosako eta Laudioko Instituko ikasleei egon da zuzenduta; hain zuzen ere, DBH 2. eta 3. mailako gazteak bisitatu dute lokala.
Ikusleek artistaren musika zuzenean entzuteko eta haren abestiak gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Horrela, Faktoria musikaz bete da eguerdian, XSakararen musika emanaldiarekin. Entzun diren abestien artean, "Ez gara betirako", "Bizitza" eta "Gustora" egon dira, beste askoren artean.