EAJk hauteskunde kanpaina aukeratu du eskualdera etortzeko Aiaraldearen etorkizun industriala defen-datzeari buruzko lezioak ematera. Dioenez, etorki-zun hori «protestan, gatazkan eta konfrontazioan etengabe kokatuta bizi direnen esku» edo industria salbatzeko gaitasuna erakutsi dutenen esku utzi nahi dugun galdetzera etorri dira.
LABen badugu erantzuna. Aiaraldean, langileen eta eskualde oso baten pankartek, borrokak eta mobili-zazioek industria defendatzeko eta kaleratzeak gel-diarazteko balio izan dute. Non zeuden orduan orain lezioak ematera datozen horiek?
Tubos Reunidosek 301 irteera jasotzen zituen EEEa, Amurrioko altzairutegiaren itxiera eta logistikaren esternalizazioa aurkeztu zituenean, EAJ ez zen es-kualdean azaldu plan hura saihesteko irtenbideekin. Haien adierazpenek langilerian eta haren borrokan jarri zuten fokua.
Mikel Jauregi Industria sailburuak galdetu zuen ea nor izango zen Tubos Reunidosen inbertituko zuen «ausarta». Mikel Torres Lan sailburuak sindikatueiegindako «osoko zuzenketa» gisa kalifikatu zituen EEErako atxikipenak, eta zalantzan jarri zuen gure jarduna. Eta Ramiro González diputatu nagusiak esan zuen «bake sindikalik» ezean ez zela inber-titzailerik egongo.
Hau da, langileak beren lanpostuengatik eta enpre-saren etorkizunagatik borrokan ari ziren bitartean, EAJko eta PSEko arduradun batzuk borroka zalantzan jartzen eta bake soziala eskatzen ari ziren. Benetan konbentzitu nahi gaituzue arazoa pankartak zirela, eta ez 301 kaleratzeak, altzairutegiaren itxiera eta enpresa kudeatu zutenen erabakiak?
Errealitatea da plantilla antolatu egin zela, kalera ate-ra zela eta plan hura geldiaraztea lortu arte borroka-tu zela. Tubos Reunidoseko zuzendaritza da enpresa egoera horretaraino eraman duten erabakien ardu-raduna. Ezin zaio erantzukizun hori plantillari jarri.
Eta ez da kasu isolatu bat izan. Tubacexen, 232 egu-neko greba kaleratzerik gabeko akordio batekin amaitu zen, plantillaren eta Aiaraldea osoaren bo-rroka izugarriari esker. Maderas Llodion, 284 eguneko grebaren ondoren, mobilizazioak akordio bat lortzea ahalbidetu zuen, eta horrek atea ireki zion kaleratutako pertsonak berriz hartzeari. Berriro ere, langileen borroka izan zen enplegua defendatu zuena.
Gatazka hauetan guztietan, langileak ez dira ara-zoaren parte izan; aurpegia eman dutenak, eutsi diotenak eta enpleguaren eta eskualdeko industria-ren alde borrokatu direnak izan dira. Eta behar zuten babes instituzionalik gabe egin dute.
Horregatik, bereziki amorragarria da orain EAJk bere burua industriaren salbatzaile gisa aurkeztea eta protestan ari direnak seinalatzea. Ez dugu onartzen errealitateari buelta ematerik. Ez ziren pankartak izan lanpostuak arriskuan jarri zituztenak. Enpresa erabakiak, industria politikarik eza eta erakundeek arazoari mailako erantzun bat eman ez izana izan ziren.
Orain, Tubos Reunidos konkurtsoan eta likidazio fasean dela, bost erosle posible daude. Badakigu es-kaintzek enplegua murriztea eta lan baldintzak al-datzea aurreikusten dutela. LABen ez dugu edozein neurri ontzat emango atzean zein industria proie-ktu dagoen jakin gabe. Jakin nahi dugu zer jarduera mantenduko den, zer inbertsio planteatzen diren,zer enplegu mantendu nahi den eta zer etorkizun proposatzen den lantegi guztietarako, eta zuzenean edo zeharka diru publikoa txertatuko den. Horrega-tik, industriaren salbatzaile moduan aurkezten di-renei bermeak eta baldintzak eskatzen dizkiegu diru horrek berriro poltsiko pribatuetan amaitu ez dezan, Vicinayn gertatu den bezala.
EAJri eta PSEri esan nahi diegu aski dela; utz diezaio-tela hauteskunde kanpainan argazkiak egitera eta kea saltzera etortzeari. Ez tratatu langile klasea me-moriarik izango ez balu bezala. Tubos Reunidosen, Tubacexen, Glavistan, Guardianen eta Maderas Llo-dion ondo baino hobeto dakigu nor egon den kalean enplegua defendatzen eta nork jarri duen zalantzan borroka hori.
LABen jarraituko dugu plantillaren eta Aiaraldearen alboan. Industria, enplegua eta lantegi guztien etor-kizuna defendatzen jarraituko dugu. Eta jarraituko dugu esaten nork duen erantzukizuna, bai enprese-tan eta bai erakundeetan.
Konponbideei buruz hitz egitea hainbeste gustatzen zaien horiek utz diezaiotela borrokan ari direnak jopuntuan jartzeari, eta azal dezatela behingoz zer irtenbide zehatz jarriko dituzten mahai gainean Tubos Reunidosen eta Aiaraldean.