Abenduaren 20an izango da Iruñean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala. Hitzorduak egun osoa iraungo du eta jadanik sarrera guztiak saldu dituzte, baina bertsozaleek beste inkognita argitu behar dute oraindik, nola heldu Nafarroa Arenara goizeko hamaiketarako.
Orozkoko Supaztarrean Kultura Alkarteak lagundu nahi du galdera horri erraz erantzuten. Bere proposamena izango da autobusez joatea Aiaraldetik. Zehazki, honako ibilbide hau egin nahi dute egun horretan:
- Orozko: Caixa aurrean 7:45ean
- Areta: Santa Ana taberna ondoko markesinan 7:55ean
- Laudio: Istitutuan 8:00etan
- Amurrio: Antzoki aurrean 8:10ean
Bidean Murgian ere geratzeko asmoa daukate, 09:50 edo 10:00etan Nafarroa Arenara heltzeko.
Bidaiaren prezioa 25 eurokoa izango da eta autobusean bertan jasoko dute dirua. Interesdunek potolaribertso@gmail.