Elkarretaratzeak deitu dituzte gaur eta igandean eskualdean Bilbon gertatutako hilketa matxista salatzeko

Aitor Aspuru Saez

Gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute Aiarako udaletxearen aurrean.

Aiaran, Orozkon, Urduñan eta Amurrion dira gaur deialdiak eta Artziniegan igandean.

Atzo gizon batek bere bikotekide ohia erail zuen Bilbon. Labanaz eraso eta gero, Basurtuko ospitalean hil zen 34 urteko emakumezkoa. Erasotzaileak 47 urte ditu, eta Ertzaintzak adierazi duenez, aurrekariak zituen genero indarkeriagatik. 

Berez, Bingen Zupiria Segurtasun Sailburuak gaur Bilbon azaldu duenez, ustezko hiltzaileak urrunketa agindua zuen, baina elkarrekin bizi ziren bera eta emakume erasotua. Sailburuak berak erantsi du emakumezkoa Ertzaintzaren babespean zegoela eta jarraipena egiten ziotela bere egoerari, baina neurriak ez direla nahikoak izan.

Gauzak horrela, Aiaraldean bi herritan deitu dituzte, momentuz, krimena gaitzesteko mobilizazioak. Aiaran gaur eguerdian izan da lehena udaletxearen aurrean eta arratsaldean, aldiz, Ferialean egingo dute, 18:00etan. 

Amurrion ere kontzentrazioa antolatu dute gaur Juan Urrutia plazan 18:30ean. Ordu berean Urduñako Foru plazan mobilizatuko dira. Orozkon 19:00etan izango da hitzordua Zubiaurren. Artziniegan elkarretaratzea igandean egingo dute lorategi feministan, 13:00etan, Hauteskunde Batzordearen oniritzia jaso ondoren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide