Emakume bat erail du bere bikotekide ohiak Bilbon. Hiltzaile gizonezkoak 47 urte zituen eta aurrekariak zituen genero indarkeriagatik. Hain zuzen ere, eraildako emakumearenganako urruntze agindua zuen ezarria, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gaur goizeko erailketa matxistarekin sei dira aurten gizonek Euskal Herrian hildako emakumeak.
Erailketa gaitzesteko elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Aiaraldean Amurrion, Aiaran, Urduñan eta Orozkon izan du oihartzuna deialdiak eta igandean 13:00etan egingo dute elkarretaratzea Artziniegan. Dozenaka lagun atera dira kalera "indarkeria matxistaren aurkako neurri errealak" exijitu eta "autodefentsa feminista" aldarrikatzeko.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte, Iratxe Murias, Ane Sautua, Aiarako Udala