Errepidea moztu egin dute, bi norantzetan
Furgoneta batek kamioi baten aurka egin du talka gaur goizean A625 errepidean, Amurrio parean eta Laudioranzko norantzan. Ertzaintzak adierazi du istripua larria izan dela. Larrialdi zerbitzuak ezbeharra gertatu den tokira bertaratu dira, eta furgonetaren barruan harrapatuta geratu den petsona bat erreskatazen saiatzen ari dira. Errepidea moztuta dago, bi norantzetan.