Amurrioko Udaleko talde guztiek aho batez onartu zuten azaroko udalbatzan bermatzea langile azpikontratatuen eskubideak.
ELA eta LAB erakundeek aurkeztu zuten testua eta positiboki baloratu dute, baita EH Bildu, Orain Amurrio eta Amurrio Guk Bai oposizioko taldeek.
Horrela, Funtzio Publikoko batzordean mapa osatuko dute behargin horien egoera ezagutzeko. Horretarako lantaldea sortuko dute eta alderdiak ez ezin, sindikatuak ere arituko dira (ELA, LAB eta CCOO) .
Akordioaren klausulak
Bide batez, erakundeak txertatuko ditu kontratazio-plegu guztietan hurrengo neurriak klasulen bitartez:
- Sektoreko azken hitzarmen kolektiboa ezarriko da, eta hitzarmena indarrean ez balego, hori berritu arte langileei ordura arte aplikatzen zitzaizkien lan baldintzak mantenduko dira.
- Ezingo da abiarazi hitzarmena edo aplikazio-ituna ekiditeko prozedurarik.
- Enpresa aldatzen bada, langileak subrogatuko dira egoera berean.
- Esleipendunak zerbitzu edo obra azpikontratatuz gero, klausula guztiak beteko ditu.
- Langile- eta ordu-kopurua ere errespetatuko du enpresak. Genero-berdintasuna sustatzeko neurriak bultzatuko dira eta Laneko Osasuneko arauak bete.
- Zerbitzuaren euskalduntzearen alde egingo da. Baldintzak errespetatzen ez badira, zigorra ezarriko zaio