Amurrioko udalbatzak araudiaren hasierako onarpena gauzatu berri du hileta eta omenaldi zibilak egiteko, herritarren beharrei erantzuteko.
Printzipioz, horretarako eskubidea izango dute gizarte zibila osatzen duten familiek, lagunek, elkarteek edota erakundeek.
Reforreko enpresa hazitegiko ekitaldi-aretoa lagako du udalak horretarako lanegunetan arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte; eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik 14a:00ak arte, eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00ak arte.
Gorpu aurreko omenaldiak eta hiletak ez dira baimenduko, bai, ordea, errautsekin. Zerbitzua eskatzeko udal erregistrora jotzea beharrezkoa da.