“Puntu berdea” jarri dute martxan, enpresek sortutako zura, plastikoa, papera eta kartoia biltzeko

Erredakzioa 2016ko aza. 28a, 07:00

Gaur (azaroak 28) jarri dute martxan “Puntu berdea” egitasmoa Amurrioko Udalak eta Amurrion Bidean elkarte publikoak, arriskutsuak ez diren hondakinak kudeatzeko helburuarekin. Modu horretan jarraipena eman nahi izan diote Amurrio EKOiztu proiektuari.

Gaur (azaroak 28) jarri dute martxan “Puntu berdea” egitasmoa Amurrioko Udalak eta Amurrion Bidean elkarte publikoak, arriskutsuak ez diren hondakinak kudeatzeko helburuarekin. Modu horretan jarraipena eman nahi izan diote Amurrio EKOiztu proiektuari.

Aldaiturriaga eta Maskuribaiko industrialdeetako enpresekin elkarlanean aritu dira horretarako. Bi gune horietako lantegiak bisitatu dituzte lehendabizi, zer motatako hondakinak eta zein kopurutan sortzen dituzten ikusteko. Bildutako datuak aztertu ondoren aurkeztu dute “puntu berdearen” egitasmoa. “Egitasmo honen xedea da enpresek sortzen dituzten hondakinak ahalik eta ondoen bereiztea lortzea, hondakinen birziklagarritasuna areagotzeko eta ahal den neurrian zabortegietara ez botatzeko, bertan amaitzen baita hondakinaren bizi-zikloa”, adierazi dute.

Aldaiturriagako kamioien aparkalekuan jarri da puntua, eta enpresek sortutako ondorengo hondakinak bilduko dira bertan: film edo plastikozkoak, zurezkoak eta paper edo kartoizkoak.

Lau asteko iraupena

Egitasmoak lau aste iraungo du eta astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo da irekita, ordutegi honetan: 9:00etatik 11:00etara, 13:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. “Proiektuak arrakasta badu, udalerriko gainontzeko industrialdeetara zabaldu daitekeen aztertuko da”, jakinarazi dute egitasmoaren sortzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide