Amurrioko Meyiro Sport Mugendo taldeak emaitza oso onak lortu ditu Bilboko nazioarteko openean. Arte Martzialen Wamai diziplinan aritu ziren aiaraldearrak. Emakumezkoen kategorian AInara MInguezek "Semi-Contact" modalitatean txapeldun izatea lortu zuen, eta Iria Lopezek "No-contact" arloko bigarren postua. Itxaso Martinez, berriz, aurrena izan zen "Light-Contact" delakoan, eta "Semi-Contact-ean txapeldunordea.
Gizonezkoen kategorian, Amurrioko taldekoek osatu zuten podiumaren gehiena. Batetik, Unai Rojanok "Semi-Contact" arloko txapelketa irabazi zuen, eta Ander Martinez de Murguia izan zen bigarren sailkatua.
Lehiaketaren 32.edizioan giro ona izan zen nagusi. Aldi berean lau tatamitan egin zuten partaideek borroka. Hainbat autonomia erkidegotako taldeek hartu zuten parte, besteak beste, Kanari uharteak, Murtzia, Errioxa, Herrialde Katalanak eta Euskadi egon ziren ordezkatuta. Antolatzaileen arabera, nazio zein nazioarte mailako lehiakide ugari bertaratu ziren.