Zurezko hesiak jarriko ditu Udalak San Rokeko jolastokiaren inguruan, “bertan jolasten diren umeen segurtasuna bermatzeko”. Udal-gobernu taldeak adierazi du auzotarrek eskatu dutela obra hori egitea, “gune hori espaloitik eta errepidetik oso gertu dagoelako”.
Hortaz gain, udaletik jakinarazi dute herriko beste jolasgune batzutan ere hobekuntzak egingo direla, “segurtasuna bermatzeari begira”.
Pedalierrak Larraben eta San Josen
Pedalierrak jarriko dituzte Larrabe eta San Jose auzoetan, herritar nagusiek ariketa fisikoa egiteko baliabide gisa. Udalak adierazi du eskaera hori auzokideek helarazitakoa dela baita, baina oraindik ez dute zehaztu non jarriko dituzten zehazki pedalierrak.