Amurrioko Adigrafik enpresari eman diote Lazarraga Saria. Arlo sozioekonomikoan euskara sustatzen duten entitateen lana aitortzea da Lazarraga Sarien helburua, hizkuntzaren presentzia txertatu eta hedatzen duten erakundeak saritzea. Atzo banatu zituzten sariak, 53 hautagaietatik bost erakunde goraipatu zituzten. Iraia Aspuruk hartu zuen hitza Adigrafiken izenean, eta euskararen aldeko konpromisoa azaldu zuen esker hitzaldian: "Sari honek balio erantsia du guretzat. Kontuan hartu behar da gure lanak leku askotan ikusten direla, askotan inguruko herrietan dauden ekintzen programak baitira. Bezero batzuk erderazko testuekin etortzen diren arren guk euskaraz egitera animatzen ditugu, itzulpenak kudeatuz edo txikiak badira guk geuk eginez".