25,8 milioi euroko galerak izan ditu Tubos Reunidosek urteko lehen bederatzi hilabeteetan

Erredakzioa 2016ko aza. 22a, 13:02

25,8 milioi euro galdu ditu Tubos Reunidosek urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Hala adierazi du enpresak bere egoera ekonomikoa aztertzeko eginiko txostenean.

Galerak hirukoiztu egin zaizkio Tubos Reunidosi, iaz 8,5 milioi eurokoak izan baitziren epe berean. Hala ere, 161,1 milioi eurotan baloratutako salmentak egin ditu denbora tarte horretan, eta inbertsio ugari ere gauzatu ditu, kalitate altuko hodiak ekoizteari begira.

25,8 milioi euro galdu ditu Tubos Reunidosek urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Hala adierazi du enpresak bere egoera ekonomikoa aztertzeko eginiko txostenean.

Galerak hirukoiztu egin zaizkio Tubos Reunidosi, iaz 8,5 milioi eurokoak izan baitziren epe berean. Hala ere, 161,1 milioi eurotan baloratutako salmentak egin ditu denbora tarte horretan, eta inbertsio ugari ere gauzatu ditu, kalitate altuko hodiak ekoizteari begira.

Hortaz gain, enpresak adierazi du pedido garrantzitsu bat lortu duela Egiptoko petrolio enpresa baten eskutik gainbalio handiko hodiak ekoizteko (10.000 tona metriko lehor guztira).

Houstoneko enpresa bat erosi du, 19,6 milioi euroren truke

Tubos Reunidosek aurten egin duen inbertsio esanguratsuena Estatu Batuetako Houston hirian kokatutako Rotary Drilling Tools (RDT) enpresa erostea izan da. Hemendik aurrera bertara bidaliko ditu enpresak Amurrion ekoitzitako hodiak, azken ukituak emateko. Orain arte beste enpresa batzuen zerbitzuak kontratatu behar izan ditu horretarako.

Aseguruak ordaindu ditu suteen kalteak

Eginiko informean enpresak adierazi du hainbat kostu sortu dituztela 2016ko lehen hiruhilekoan Amurrioko lantegian egondako suteek, baina gaineratu du koste horiek aseguruak ordaindu dituela.

Bestetik, enpresak nabarmendu mesedegarria egingo zaiola Europar Batasunak hodi txinatarren auziaren harira eginiko ebazpenak. “Merkatu europarra hobeto defendatzeko aukera emango digu horrek”, adierazi du Tubos Reunidosek txostenean, “orain arte gure prezioak asko sufritu baitute Txinaren lehia desleiala dela eta”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide