Amurrioko Berdintasunaren aldeko bosgarren Miliak badu data: abenduaren 17a. Izen ematea azaroaren 3an zabaldu zuten, eta abenduak 16 arte egongo da apuntatzeko aukera www.sailkapenak.com atarian, 20:00ak baino lehen.
Aurreratu dutenez, Herri Lasterketa 16:15etan abiatuko da Juan Urrutia plazatik.
Adin guztientzako proba
Luzeera eta adinaren arabera bereiztu dituzte ibilbideak. Proba herrikoiak 8 kilometroko zirkuitua izango du, gazteen mailakoak kilometro bat eta txikien kategoriakoak 500 metro.
Lasterketa herrikoian parte hartzeko 6 euro ordaindu beharko dira, eta gainontzeko kategorietan aritzeko euro bat.