Udalak 7 pertsona langabetuentzako enplegu programa eskainiko du

Erredakzioa 2016ko aza. 16a, 12:18

Amurrioko Udalak diru-laguntza jaso du Arabako Foru Aldundiaren aldetik enplegu programa abiatzeko. 7 pertsona kontratatuko ditu.

Amurrioko Udalak diru-laguntza jaso du Arabako Foru Aldundiaren aldetik enplegu programa abiatzeko. 7 pertsona kontratatuko ditu.

Kontratatua izateko baldintzak

Hurrengoak izango dira bilatzen dituzten profilak eta baldintzak:

-Proiektuen dinamizatzailea. El Salvador inguruan hainbat proiektu ezartzeko bideragarritasun-azterketa egingo du. Pertsona bakarra kontratatuko dute, sei hilabetez, lanaldi partzialean (%76). Lanpostu horrekin zerikusia duten titulazioetan lizentzia edo gradua izatea beharrezkoa izango da, baita urtebeteko esperientzia.

 

-Ekokudeaketa industriala: enpresen eta industrialdeen ingurumen-egoerari buruzko azterketa egiteko eta Amurrion ekologia industrialeko eredua sortzeko. Pertsona bakarra hartuko dute, sei hilabetez, lanaldi partzialean (%76). Profil horretan ere ezinbestekoa izango da lanpostuarekin zerikusia duten titulazioetan lizentzia edo gradua izatea eta urtebeteko eskarmentua.

 

-Amurrioko ibiltoki naturistikoak zaindu, mantendu eta handitzeko taldea: 5 pertsona; 4 langile eta langileburu 1, sei hilabetez, lanaldi osoan.

Langileek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte: 44 urtetik gorakoa eta enplegu-eskatzailea izatea, Lanbiden izena emanda izatea eta langabezian egotea (gutxieneko antzinatasuna, bi urtekoa). Gutxienez, 2 urteko lanbide-esperientzia lorezaintza edo basozaintzako lanetan eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea.

Langileburuarentzat hurrengoak izango dira eskakizunak: Enplegu-eskatzailea izatea eta Lanbiden izena emanda izatea, baita langabezian egotea (gutxieneko antzinatasuna, bi urtekoa). Gutxienez, 2 urteko esperientzia izatea, eta lorezaintza edo basozaintzako lehen mailako ofiziala izatea edo lorezaintza edo basozaintzarekin zerikusia duten adarretan LH2ko prestakuntza-maila edukitzea.

Lanbidek egingo du lehen hautaketa, eta, ondoren, Amurrioko Udalak, behin betikoa. Horretarako, elkarrizketa baten bidez eta kurrikuluma aztertuta.

Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatuta daudenek (gutxienez, lau urteko antzinatasuna) eta azken hiru urteotan Amurriko Udaleko enplegu-programetan parte hartu ez dutenek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide