Urtero legez, Mendiko Lagunak Taldeak Mendia eta Naturari buruzko jardunaldiak abiatuko ditu ostiralean

Erredakzioa 2016ko aza. 16a, 07:32

Emanaldiak hasiko dira azaroaren 18an, ostirala, arratsaldeko 19.30ean Katekesi Aretoan, “Elur-jausi eremuan arriskuaren kudeaketa” hitzaldiarekin, Jon Apodaka geologoa eta ACNA-ko (Elur eta Elur-jausien Ezagupenerako Elkartea) kidearen eskutik.

Emanaldiak hasiko dira azaroaren 18an, ostirala, arratsaldeko 19.30ean Katekesi Aretoan, “Elur-jausi eremuan arriskuaren kudeaketa”hitzaldiarekin, Jon Apodaka geologoa eta ACNA-ko (Elur eta Elur-jausien Ezagupenerako Elkartea) kidearen eskutik.

Hitzaldi horrek mendiaren neguko arriskuez kontzientziatzea du helburu eta publiko guztientzat zuzenduta dago. Ekitaldiaren bigarren atala mendi taldearen egoitzan egingo da eta bertaratutakoek edari eta tortillaz hitzaldiaren jarraipenaz gozatzeko aukera izango dute.

Dokumentala

Azaroaren 19an, larunbata arratsaldeko 19:30ean mendi taldearen egoitzan “Valley Uprising” filma proiektatuko da. Estatu Batuetako Yosemiteko haran ospetsuan gertatutako historietan oinarritzen da eta hainbat mendi film jaialditan saritua izan da pelikula.

Ibilaldia

Azaroaren 20an, irteera gidatuaren txanda izango da. Goizeko 09:30ean telefonika eraikinetik irtengo da ibilaldia, Aketza Merino historialari Amurrioarrak gidatuta. San Pedro eta Txibiartetik Gerra Zibiliko trintxerak eta tunelak bisitatuko dira azalpen historikoz lagunduta.

Hitzaldia

Azaroaren 25ean, ostirala,19:30ean, katekesi aretoan, Pedro Cifuentes alpinistak bakarka egindako Torres del Pianeko Trabesia Integralari buruzko hitzaldia aurkeztuko du.

Amaiera

Aurtengo jardunaldiei amaiera emateko, oraingoan “Huayhuash-eko trekkinga eta Cordillera Blanca-ko tontorrak” ikus-entzunezkoa proiektatuko da. Iban Ciriza, Sergio Cortes, David Gorostiaga, Estitxu Salinas, Xabi Seniosiain eta Iñaki Aldamak, azken hori Amurrioko alpinistak, pasa den udan egindako bidaian izandako esperientziak eta igoerak azalduko dituzte. Hitzaldia katekesi aretoan azaroaren 26an, larunbata, arratsaldeko 19.30ean izango da eta ondoren Gorobel Ibilaldiko Txapelketen sari banaketa egingo da.

Mendia eta Naturari buruzko jardunaldiei buruz edota hurrengo astetan mendi taldeak egingo dituen irteerei buruzko informazio gehiago taldearen webgune edo sare sozialetan edo egoitzan, astearte-ostegun 19.00etatik 21.00etara, aurkitu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide