Amurrioko Udalak iragarri du Reforreko gimnasioaren zorua aldatzeari ekingo diola eta, ondorioz, ezingo dutela entrenatu egun batzuetan Aiara Dantza Taldeak eta Kick Boxing Amurrio Taldeak.
Lanek 9.600 euroko inbertsioa beharko dute eta horien bitartez egurrezko zorua kendu eta binilozko materiala jarriko dute. Berez, hezetasunaren eraginez egurra oso kaltetuta dago eta bertan ariketak egitea zailtzen du horrek.
Biniloak 175 metro koadro estaliko ditu. Gai horrek ura jasaten du, moldakorra da, onddoen eta bakterioen garapena ekiditen du, akaroak ez ditu pilatzen eta ez du elektrizitate estatikorik sortzen.