Amurrioko Saraobe ST taldeko Richis Omoruyi Espainiako Txapelketan parte hartzeko deitu dute. Horretarako, baina, igandean izango diren probak gainditu beharko ditu lehendabizi. Izan ere, 17 jokalari aukeratu dituzte Eibarren egingo duten topaketarako, eta hortik 12k ordezkatuko dute Euskadi Espainiako txapelketan.
Amurrioko jokalaria goiz eta arratsaldez arituko da jolasten euskal federazioko staff tenikoaren gidaritzapean. Saraobe STk berri ontzat jo du deialdia. Taldearen webgunean azaldu dutenez, Euskadiko txapelketan egindako lanaren ondorioa da emaitza.