Hilaren amaieran hasiko dira Frontoi kaleko obrak

Erredakzioa 2016ko aza. 11a, 11:25

Frontoi kaleko obrak esleitu berri ditu Amurrioko Udalak. Asfaltados y Construcciones Morga S.L. enpresa arduratuko da obra egiteaz, 847.977,92 euroko aurrekontuarekin. Hilaren amaieran hasiko dira lanean, eta 12 hilabeteko epean amaitu beharko dute proiektua.

Frontoi kaleko obrak esleitu berri ditu Amurrioko Udalak. Asfaltados y Construcciones Morga S.L. enpresa arduratuko da obra egiteaz, 847.977,92 euroko aurrekontuarekin. Hilaren amaieran hasiko dira lanean, eta 12 hilabeteko epean amaitu beharko dute proiektua.

Udaletik adierazi dute kalea “oso-osorik eraberritzea” dela asmoa, “zirkulazioa berrantolatuaz, oinezkoentzako gune berriak sortuaz eta instalazioak berrituaz”. Kalearen diseinua ere egokituko dela adierazi dute udaletik, “mugikortasun-planaren irizpideekin bat etor dadin eta Juan Urrutia plazarekin dauden arazoak konpon daitezen”.

Hortaz gain, obrak baliatuko dira “hiriko zerbitzu eta instalazio guztiak” (ura, saneamendua, telekomunikazioak, argiteria, elektrizitatea eta abar) berritu eta aireko instalazioak lurperatzeko.

Modu horretan herriko irisgarritasuna “erabat hobetzea” espero dutela adierazi du Josune Irabien alkateak.

Aparkatzeko tokia

Toki bat antondu du udalak, obrak gauzatu bitartean auzokideek aparkaleku gisa erabili ahal izango dutena. Lucas Rey eta José Madinabeitia kaleen arteko elkargunean dago 1.168 metro karratuko espazio hori. Irabienek azaldu du udalaren asmoa dela “kaleko obrak bukatutakoan ere aparkaleku publiko bat egotea hirigunetik gertu, dauden premiei erantzuteko”.

Partaidetza-prozesua

Udaletik jakinarazi dute kontuan izan dituztela 2015eko urriaren eta aurtengo martxoaren artean eginiko partaidetza prozesuan parte hartu zuten herritar eta merkatarien iritziak obraren nondik norakoak zehazterako orduan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide