Saharako Mendebaldeko Errepublika Demokratikoaren Lagunek antolatu dute jardunaldia lantzeko bihar uraren arazoa. Izan ere, errefuxiatu sahararren kanpamentuetan ura urria da eta baliabideak ustiatzeko oso eskasak.
Hori guztia eta bertako gatazka politikoa azaltzeko, zein uraren pribatizazioa salatzeko, bi ekimen gauzatuko dituzte. 18:00etan Kultura Etxean umeentzako tailerra gauzatuko dute. 19:30ean Pez Limbo antzerki taldeak emanaldia eskainiko du leku berean.
Emakumeen protagonismoa
Errefuxiatuen kanpamentuetan emakumeek bakarrik kudeatzen dute ura horretarako sortu dituzten batzordeen bitartez. Egitura hori baliatuta garatu dute banaketa sarea.