Bihar Oroimenaren Eguna egingo dute Amurrion. Hori dela eta, udaleko ordezkariek deitu dute Juan Urrutia plazan, 12:00etan, bost minutuko elkarretaratze isila. Herritarrei irekita dago ekimena.
Josune Irabien Amurrioko alkateak azaldu du: “aspaldi gertatu eta inoiz gehiago gertatu behar ez denaz askotariko elkarrizketa eta hausnarketa kritikoa sustatzea eta Euskadin, gaur eta bihar, ideia-aniztasuna aintzat hartzean, printzipio demokratikoetan eta giza eskubideei eustean oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko gogoa partekatzea da Oroimenaren Egunaren asmoa”.