Urriaren 25ean zabalduko da XXX.Gorobel mendi ibilaldian izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko urr. 22a, 16:03

Azaroaren 6an izango da 30.edizioa izango duen Gorobeleko ibilaldia. Mendiko Lagunak taldeak antolatutako ekitaldian parte hartzeko urriaren 25etik azaroak 3 arte eman ahalko da izena mendikolagunak.eus webgunean. Aurreratu dutenez, egunean bertan ez da apuntatzeko aukerarik egongo.

Azaroaren 6an izango da 30.edizioa izango duen Gorobeleko ibilaldia. Mendiko Lagunak taldeak antolatutako ekitaldian parte hartzeko urriaren 25etik azaroaren 5era eman ahalko da izena mendikolagunak.eus webgunean. Aurreratu dutenez, egunean bertan ez da apuntatzeko aukerarik egongo.

Bi ibilbide
Zirkuitu luzeak 40 kilometro izango ditu eta 07:00etan abiatuko da Amurrioko Juan Urrutia plazatik. Ibilbide txikia, aldiz, 26 kilometrok osatuko dute, eta 07:30ean aterako da leku beretik. Alabaina, txartela hartzeko 06:30etik 07:00ak arte soilik egongo da aukera. Bazkide edo federatuek 4€ ordaindu beharko dute parte hartzeagatik, eta gainontzekoek 6€. Aurten ere, argazki eta laburmetrai lehiaketa egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide