Legazpiko ziklokrosean eliteko feminen bigarren postua lortu du Luisa Ibarrolak

Azaroaren 1ean Legazpin izandako proban eliteko feminen bigarren postua eskuratu zuen Luisa Ibarrola saratxoarrak, Olatz Odriozolaren atzetik. Alabaina, junior kategorian garaile izan zen. 

Europan hogeitabigarren

Azaroaren 1ean Legazpin izandako proban eliteko feminen bigarren postua eskuratu zuen Luisa Ibarrola saratxoarrak, Olatz Odriozolaren atzetik. Alabaina, junior kategorian garaile izan zen. 

Europan hogeitabigarren

Emaitzei erreparatuz gero, denboraldi izugarria egiten ari da aiaraldearra. Duela gutxi, esaterako, Europako Ziklokross proban lehiatu zen, 22. sailkatuz. Txirrindulari gaztea izaki, oso emaitza ona da: "Espero bezalako karrera izan da. Banekien ez nintzela ondo posizionatuta aterako, beraz, lasaitasuna mantendu beharra nuen lehenengo bihurguneetan erorketak saihesteko. Lehen bi itzulietan lasterketa apurtzea zaila zen, denak taldean ibiltzekoa zen".

Prentsa oharrean azaldu duenez, pixkanaka aurrera egitea lortu zuen, eta lasterketaren erdian Alicia Gonzálezekin, Nadja Heigl austriarrarekin eta Évita Muzic frantziarrarekin osatu zuen taldea. "Oso pozik nago egindako karrerakin, lehen hamarren artean sailkatzeko maila duten txirrindulariak dira horiek. Baina une berean jakitun nintzen azken itzulietan egindako esfortsua ordaindu beharko nuelaz".

Izan ere, Junior kategorian lehiatu berri da Ibarrola, eta kategoria aldaketak ahalegin erantsi bat suposatuko diola dio. "Denboraldi hasiera honetan oraindik luze egiten ari zaizkit lasterketak. Nekatuta bukatu dut, baina esperientziarekin oso aseta".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide