Aurreakordioa lortu dute Amurrioko Bañuetako langileek kiroldegi hori kudeatzen duen Kirolzer enpresaren zuzendaritzarekin. Hala adierazi dute ordezkari sindikalek. Gaur goizean izan duten bileran adostu dute aurre-akordioa, eta bihar sinatzeko asmoa dute. Behin sinatuta, greba amaitutzat emango lukete langileek.
18 egun greban
Duela 18 egun hasi zuten kiroldegiko langileek greba mugagabea, lan-baldintza hobeagoak izango dituen lan hitzarmen bat eskatzeko. Orduz geroztik ugariak izan dira udaletxearen aurrean egin dituzten elkarretaratzea eta ekimenak.
Lan-gatazka honi buruzko gehiago jakiteko egin klik hemen.