Akordioa sinatuta, greba utziko dute Bañueta kiroldegiko langileek

Erredakzioa 2016ko aza. 4a, 17:13

Gaur eguerdian sinatu dute Amurrioko Bañueta kiroldegiko langileek lan baldintzak hobetzeko akordioa Kirolzer enpresarekin.

Gaur eguerdian sinatu dute Amurrioko Bañueta kiroldegiko langileek lan baldintzak hobetzeko akordioa Kirolzer enpresarekin.

Akordio horren bidez hemendik aurrera lan-hitzarmen propio bat izango dute langileek, ELA sindikatutik azaldu dutenez. Honako puntu hauek jasoko ditu hitzarmen horrek: 3 urteko iraunaldia, bizitza-mailaren (IPC) araberako soldata igoera eta lanaldia 30 ordura murriztea. 2010tik izoztua zegoen antzinatasun kontzeptuaren berreskurapena ere barnebiltzen du hitzarmen berriak. Hiru plus ere aurreikusten dira: ekintzagatikoa, garraioarekikoa eta deiekikoa. “Anti-erreforma” eta subrogazio klausulak ere ditu akordioak, besteak beste.

Amurrioko Udalaren jarrera ere aipatu du ELAk, komunikabideei helarazitako oharrean. ”Akordioa lortzeko Amurrioko udalak gatazkan bitartekari lana egitea ezinbestekoa zen”, adierazi dute sindikaturik, eta gaineratu dute “ udalak hori lehenago egin behar zuela” pentsatzen dutela, “greba alferrik ez luzatzeko, kiroldegiko erabiltzaileei eragozpenak sortzen”.

Borrokak merezi du”

Langileek eskerrak eman nahi izan dituzte Amurrioko herritarrengatik jasotako babes eta elkartasun keinuengatik. ELAk adierazi du langileak pozik daudela lortutako akordioarekin. “Beste behin adierazi dezakegu borrokatu izanak merezi izan duela”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide