Aztarna Elkarte Etnografikoak datorren azaroaren 5ean Amurrioko Reforren egingo diren 2. Arabar Toponimia eta Onomastikako jardunaldiak antolatu ditu.
Parte hartzeko, interesatutako pertsonek datorren urriaren 25erarte izena eman dezakete Kultur Etxera (945 89 14 50) telefonora deituz edo ta kulturetxea@amurrio.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Bertan parte hartzeko prezioa dohainik da eta jarduera honen antolaketan Arabako Foru Aldundia, Amurrioko Udala eta Euskal Onomastika Elkarteak parte hartzen dute.
Topaketan parte hartuko duten hizlarien artean David Peterson, Ander Ros, Ricardo Cierbidel, Joseba Abaitua, Rufino Gómez Villar eta Jose A. González Salazar egongo dira, azaroaren 5ean goizean egingo diren jardunaldietan.