Eva Blanco EH Bilduko kideak Legebiltzarrean zentratuko du jarduera eta, ondorioz, uko egingo dio zinegotzia izateari Amurrioko Udalean. Orain arte bozeramaile lanak bete ditu bertan, baina bere lekua Juanjo Yarrituri utziko dio. Izan ere, pasa den astean, Legebiltzarreko Lehen Presidenteordea izendatu zuten eta horrek haren dimisioa ekarri du, ardura berriak dakarren lan karga dela eta.
Juanjo Yarritu aurreko legealdian EH Bilduko ordezkaria izan zen udalean eta, horrez gain, Kantauriko Urkidetzako presidentea ere izan zen.