Lucas Rey kalean behin behineko aparkalekua egingo dute

Erredakzioa 2016ko ira. 26a, 10:38

Amurrioko Udalak onartu du Lucas Rey kaleko 1.168 metro koadroko lur-zati baten errentamendua ibilgailuen behin behineko aparkalekua prestatzeko. Erdigunean dauden aparkaleku kopurua handitzeaz gain, Frontoi kalean egingo dituzten lanak direla eta murriztuko diren aparkalekuak ordezkatzea du helburu. 

Urte batez luzatuko da errentamendua baina luzagarri da. Orube horretan hogeita hamar aparkaleku egingo dituzte. Laster ekingo diote lur-zatia garbitzeko lanak eta lursaila sendotu eta atontzekoak, bertan ibilgailuek aparkatzeko moduan jartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide