Urriaren 28tik 30era bitarteko asteburuan ospatuko dira Amurrioko Aldama auzoko jaiak. Ohikoan bezala, lau izango dira egitarauko ekintza-motak: herri bazkariak (egunero egingo dira), igel-toka txapelketak, tute eta briska txapelketak eta mezak.
EGITARAU OSOA
URRIAK 28, OSTIRALA
10:00 // Txosnaren irekiera
12:00 // Meza santua
12:30 // "San Simon eta San Judas" igel-toka txapelketa
14:00 // Herri Bazkaria
16:00 // Tute Txapelketa eta, ondoren, sari banaketa
URRIAK 29, LARUNBATA
10:00 // Txosnaren irekiera
12:00 // Meza santua
12:30 // Igel-toka txapelketa
12:30 // Trikipoteoa
14:00 // Herri Bazkaria
16:00 // Briska Txapelketa eta, ondoren, sari banaketa
URRIAK 30, IGANDEA
10:00 // Txosnaren irekiera
13:00 // Meza santua
14:00 // Herri Bazkaria
16:00 // Briska Txapelketa eta, ondoren, sari banaketa
Arratsaldean: Rifa zozketa