Amurrioarrek 400.000 euroko inbertsioa erabakiko dute parte hartzerako prozesuaren bitartez

Erredakzioa 2016ko urr. 27a, 12:29

Amurrioko Udalak adostasun osoa lortu du alderdien artean abiatzeko parte hartzerako prozesua. Horren bitartez herritarrek erabakiko dute 400.000 euroren erabilera inbertsiotan.

Diru kopurua bi ekitalditan banatuko da: 2106. eta 2017. urteetan, alegia.

Baldintzak

Prozesuak 4 fase izango ditu. Horietan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da 16 urte edo gehiago izatea eta Amurrion erroldatuta egotea. Elkarteen kasuan, kide batek, gutxienez, bete beharko ditu baldintzak.

Amurrioko Udalak adostasun osoa lortu du alderdien artean abiatzeko parte hartzerako prozesua. Horren bitartez herritarrek erabakiko dute 400.000 euroren erabilera inbertsiotan.

Diru kopurua bi ekitalditan banatuko da: 2106. eta 2017. urteetan, alegia.

Baldintzak

Prozesuak 4 fase izango ditu. Horietan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da 16 urte edo gehiago izatea eta Amurrion erroldatuta egotea. Elkarteen kasuan, kide batek, gutxienez, bete beharko ditu baldintzak.

Proposamenak

Lehenengo fasean proposamenak jasoko dituzte. Aintzat hartu behar dira bi kontu; alde batetik batzar administratiboak kanpoan geratuko dira, eskumenik ez baitauka udalak bertan. Bestetik, inbertsioak besterik ezin dira iradoki.

Horretarako postontziak jarriko dituzte, web-gunea plazaratuko dute (www.amurriokoekin.eus), eta posta elektronikoa ere egongo da (partehartzea@amurrio.eus). Gainera, saio irekiak egingo dira, auzoetan, adibidez.

Balorazio teknikoa

Bigarren urratsa udalak emango du, proiektuen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatu beharko baititu eta balorazioa egingo du. Horrez gain, ziurtatuko du gutxieneko balio etikoak beteko dituztela.

Lehentasunak

Proiektu guztiak batu ostean, lehentasunak finkatuko dituzte herritarrek. Heltzen diren proiektu guztien artean 20 hautatuko dituzte eta horretarako talde motorrak irizpideak finkatuko ditu.

Talde horretan udal teknikariak, elkarte eta auzoko ordezkariak eta norbanakoak egongo dira.

Deialdi irekietan herritarrek ezarriko dituzte lehentasunak aurrez zehaztutako irizpide horiek erabilita.

Herri bozketa

Maiatza edo ekainean herri bozketa antolatuko dute amurrioarrek hautatu ditzaten egikarituko diren proiektuak; 400.000 euroko diru-saila bukatu arte. Ondorioz, proiektu bakarra edo gehiago izango dira, herritarren nahien arabera.

Bozketan 16 urte gorako eta Amurrion erroldatutako lagunek parte hartuko dute.

Lehenengo deialdia

Prozesuaren azalpen guztiak emango dituzte azaroan 9an Katekesi Aretoan 19:30ean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide