Azkenik Saint Martin de Re kartzelara heldu da Aletxu Zobaran euskal preso politikoa. Gaur jarri da harremanetan senideekin eta egun batzuk aparte eman beharko baditu ere, laster elkartuko da kideekin.
Saratxoko presoak ia astebete behar izan du Valence-Saint Martin de Re ibilbidea egiteko, baina dagoeneko nabaritu du aldaketa; ia Alpeetan espetxeratua egon ostean, jakinarazi die senideei bertan itsasoaren usaina atzeman daitekela.
Abuztuan komunikazio greba abiatu ostean, berriro ekingo dio presoak bisitak izateari. Valencen Euskal Herritik 950 kilometrora bazegoen, orain 550 kilometro ingurura kokatu dute.