Aletxu Zobaran euskal preso politiko saratxoarraren ingurukoek aurreratu dute ez dela helmugara helduko -hau da, Sant Marin Reko espetxera- asteartea baino lehen. Atzo atera zuten Valenceko espetxetik eta Lyon Corbaiseko kartzelan igaro du gaua.
Gaur Re udalerrian omen dago eta bidean egongo da hurrengo egunotan. Ondorioz, 400 kilometro inguruko ibilbidea betetzeko 5 egungo bidaia izango du.
Hilabeteko borroka burutu dute Aletxu Zobaranek eta Ibon Goieaskoetxeak Valenceko kartzelatik ateratzeko. Berez, espetxea 950 kilometrora dago eta esperimentala da. Are gehiago, azken hilabetean matxinada gertatu zen bertan.