Gsateiz Hiria txapelketan bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte Nerea Monasteriok eta Irene Esparzak. Amurrioko Aresketa Gimnasia Klubeko kideak Sakoneta taldeko Maialen de la Peñaren atzetik sailkatu ziren.
Irene Esparza, Banakako Espainiako Oinarrizko koparako aukeratua
Ez da, ordea, hasi berri den denboraldiko lorpen bakarra. Izan ere, Irene Esparza gimnastak Espainiako Oinarrizko Kopan parte hartuko du banaka. Leioan egindako kontrolaren ondotik lortu du sailkatzea Esparzak. Txapelketa horretan autonomia erkidego bakoitzetik bost pertsonek bakarrik hartu ahalko dute parte, eta amurrioarra izango da horietako bat. Espainiako Gimanasia Federazioak jakinarazi duenez azaroaren 12an izango da Irene Esparzaren txanda, 11:12an, hain zuzen. Bertan, zintarekin lehiatuko da.