Amurrioko Udalak jakinarazi du Bañueta Kiroldegiaren hurrengo esleipenean klausula sozialak jasoko dituela. Horrez gain, ziurtatuko du langile gehienen jarraipena subrogazioaren bitartez. Horri guztiaren berri eman die erakundeak greban dauden beharginen ordezkariei aste honetan.
Horrez gain, eskatu die horiei zein Kirolzer enpresari akordioa lortzeko ahalik eta lasterren herritarrak ez kaltetzeko.
Kuotak greba irauten duen bitartean
Bañueta Kiroldegian, grebaren ondorioz eten diren ekintzak direla eta, Amurrioko Udalak Kirolzer enpresarekin harremanetan jarri ondoren, hurrengoa erabaki du:
-
Ez dira kobratu jardueren kuotak; beraz, ikastaroa hasia bada, greba bukaeran hartutako ekintzak baino ez dira kobratuko.
-
Hilabeteko abonoa dela eta, urriaren kuota osoa ordaindu egin denez, Kirolzer enpresak batezbesteko itzulketa egingo du.
-
Ez da beharrezkoa eskaerarik egitea abonatu guztioi itzuliko baitzaie