Informazio kanpaina abiatu du Orain Amurriok udal zerbitzuak berriro publikoak izan daitezen

Erredakzioa 2016ko urr. 20a, 09:17

Informazio kanpaina prestatu du Orain Amurriok eta helburua izango da aldarrikatzea udal zerbitzuak berriro publikoak izan daietezen.

Informazio kanpaina bat prestatu du Orain Amurriok. Kanpaina horren helburua izango da udal zerbitzuen ber-publifikazioa aldarrikatzea. “Orain Amurrioren hauteskunde programaren ardatzetako bat enpresa pribatuen esku dauden udal zerbitzu pribatizatuak ber-publifikatzea eta zuzenean kudeatzea zen”, adierazi dute udal talde politikoko kideek prentsa ohar baten bidez. Egoera horretan dauden hainbat zerbitzu aipatu dituzte: “Kiroldegia, kale garbiketa, udal eraikinen, eskolen eta kirol instalazioen garbiketa, lorezaintza, eta abar”.

Kudeaketa pribatuen aurrean, “zerbitzuak ber-publifikatzea eta zuzenean kudeatzea” da aukerarik onena, Orain Amurrioko kideen ustetan. “Hala dirua aurrezteko nola zerbitzu hobea eta eraginkorra emateko, eta enpleguaren prekarietatea eta soldata baxuak ekiditeko”.

Hitzaldia bihar

Kanpaina hainbat ekimenez osatua egongo da. Alde batetik, triptiko bat banatuko dute herriko postontzietatik. Bestetik, biharko (urriak 21) antolatu duten hitzaldia dago. Javier Gimenok eskainiko du. Gizarte Zerbitzuetako eta Langilego arloko arduraduna da bera, Zaragozako Udalean. Udal horretan aurrera eramaten ari diren ber-publifikazio esperientziak azalduko ditu. Hitzaldiaren ostean eztabaida bat bideratuko da bertaratutako guztien artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide