Azaroaren 6an izango da 30.edizioa izango duen Gorobeleko ibilaldia. Mendiko Lagunak taldeak antolatutako ekitaldian parte hartzeko urriaren 25etik azaroaren 5era eman ahalko da izena mendikolagunak.eus webgunean. Aurreratu dutenez, egunean bertan ez da apuntatzeko aukerarik egongo.
Bi ibilbide
Zirkuitu luzeak 40 kilometro izango ditu eta 07:00etan abiatuko da Amurrioko Juan Urrutia plazatik. Ibilbide txikia, aldiz, 26 kilometrok osatuko dute, eta 07:30ean aterako da leku beretik. Alabaina, txartela hartzeko 06:30etik 07:00ak arte soilik egongo da aukera. Bazkide edo federatuek 4€ ordaindu beharko dute parte hartzeagatik, eta gainontzekoek 6€. Aurten ere, argazki eta laburmetrai lehiaketa egingo dute.