LAB sindikatuak eskaera bat tramitatu du Amurrioko udaletxean, udalak azpi-kontratatuta dituen enpresetan dauden lan baldintzen ikerketa bat egitea eskatzeko. Bañueta kiroldegiko langileek egiten ari diren greba mugagabearen harira aurkeztu du sindikatuak eskaera. "Ezin dugu ahaztu, ordea, kiroldegiaz gain, beste hainbat zerbitzu publiko azpikontratatuak daudela Amurrion, eta enpresa horietan dauden langileen egoerak ere eskatzen gaitu", adierazi dute sindikatutik.
Hori dela eta "negoziazio mahai" bat sortzea eskatu diote udalari. Negoziazio mahai horren ardura izango litzateke udalak azpikontratatuta dituen enpresen mapa bat osatu eta enpresa horien langileen lan-baldintzen gaineko ikerketa bat egitea. LABek, bere aldetik, "proposamen zehatzagoak" garatzeari ekingo diola iragarri du. Amaitzeko, "kiroldegiko langileei elkartasuna adierazteko deia" luzatu dute sindikatutik.