Hasi dira jada Artomañako ur hornidura zerbitzua hobetzeko lanak eta abendura arte luzatuko dira. Gaur egun, bi iturburutatik hartzen du ura herriak, eta agorraldietan hainbeste urritzen da iturburu horien emaria, non ez baita nahikoa herritarren beharrak asetzeko. Hori konpontzeko helburuarekin sustatu ditu Arabako Foru Aldundiak obra hauek. Lanen lehenengo fase honetarako aurrekontua 521.892 eurokoa da.