Iragan ikasturtean sortu zuten Ane Uriarte eta Esti Urresola laudioarrek hilerokoaren zikloari buruzko "Ilargiak" tailerra. Laudion eskaini zuten lehenbizikoz, eta orain Amurrion aurkezteko asmoa dute. Azaroaren 12an (larunbata) izango da zita, Kultur Etxean. Bi zatitan banatuko da: 10:00etatik 14:00etara izango da lehen zatia eta 15:30etatik 17:30etara bigarrena.
Antolatzaileek adierazi dute plaza kopuru mugatua egongo dela. Kultur Etxean eman behar da izena, 10 euroko diru-laguntza emanez.
Tailerrari buruzko informazio gehiago izateko irakurri hemen Ane Uriarte eta Esti Urresolari eginiko elkarrizketa.
"ADRI" filmaren proiekzioa
Tailerraren gaineko informazio gehiago nahi duenak horretarako aukera izango du urriaren 28an (ostirala). Tailerraren aurkezpena egingo da egun horretan Kultur Etxean, 19:30etan. Esti Urresolak zuzenduriko ADRI filma laburra proiektatuko da bertan. Sarrera doakoa izango da.
Ikusi hemen filma horren trailerra:
[video:https://vimeo.com/39692288]