San Pedro mendiko bataila odoltsuek utzitako aztarnak berreskuratuko dituzte

Erredakzioa 2016ko urr. 17a, 16:47

Hainbat eragilek bat egin dute San Pedro mendian indusketak gauzatzeko eta emaitzak gizartaratzeko. Amurrioko Udalak, EHUk, Aztarna elkarteak, Aloria eta Lezamako administrazio batzarrek, Vital Fundazioak... indarrak metatu eta urriaren 24tik aurrera ikerketa zientifikoa egikarituko dute -lehenengoa Euskal Herrian-. Gainera, kanpainak iraungo duen bi asteetan edonor bertaratu daieteke informazio eta azalpenen bila.

Hainbat eragilek bat egin dute San Pedro mendian indusketak gauzatzeko eta emaitzak gizartaratzeko. Amurrioko Udalak, EHUk, Aztarna elkarteak, Aloria eta Lezamako administrazio batzarrek, Vital Fundazioak... indarrak metatu eta urriaren 24tik aurrera ikerketa zientifikoa egikarituko dute -lehenengoa Euskal Herrian-. Gainera, kanpainak iraungo duen bi asteetan edonor bertaratu daieteke informazio eta azalpenen bila.

500 hildako inguru

San Pedroko batailak ezezagunak badira eta informazio ez guztiz fidagarriak izanda ere, Ramón Zurimendi Aztarnako kideak azaldu du 500 borrokalari inguru hil zirela bi bataila garrantzitsuenetan. Alde batetik, 1936ko abenduan indar errepublikarrek lekua kendu zietenean reketeei. Bestetik, frankistak 1937ko maiatzean itzuli zirenean tokia berreskuratzeko hegazkin alemaniarrekin -Kondor Legioa, alegia- eta tanke italiarrakin.

Ingurumenaren babesa

Ondare historikoari erreparatu ez ezik, elementu gehiago landu nahi dute proiektuaren bultzataileek. Lehenik eta behin, paisaia nabarmendu nahi dute; Aiaraldea, Gorobel eta Gorbeia ikusten baitira San Pedro menditik.
Horrez gain, gerraren aztarnak azalaratu nahi diztuzte; gotorlekuak, lubakiak, blokeak, zulo komunak bilatu... eta posible izango balitz, gatazkan aritzen ziren aldeen arrastoak.
Izan ere, beste leku batzuetan ez bezala, San Pedron borrokatu ziren gerrariak boluntarioak ziren. Errepublikarren artean anarkistak (CNT), komunistak -Mateo Valbuena, adibidez-, abertzaleak  -EAJkoak eta Eusko Abertzale Ekintza alderdikoak- eta sozialistak (UGT) egon ziren. Matxinatuen aldean karlistak ziren gehienak, reketeak, hots.

Hitzaldiak

Arkeologo taldeak hitzaldiak egingo ditu Amurrioko eta nazioarteko hainbat lekutan. Herrian elkarte ugarirekin jarri dira harremanetan -Gaztetxea barne-. Kanpoan nazioarteko kongresuetara eramango dute informazioa eta esperientzia.

Hasteko, azaroaren 5ean eta 6an San Pedron egongo dira goizean. 5ean Zientzia Astearen barruan eta 6an Lezamako administrazio batzarraren eskutik.

Guztira, 12.000 euro baino gehiagoko finantzazioa lortu du proiektuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide