Bederatzi pertsona kontratatuko ditu udalak, bi enplegu programen bidez

Erredakzioa 2016ko urr. 16a, 09:53

Bi enplegu plan jarriko ditu martxan Amurrioko Udalak, Sartu Araba erakundearen bidez. Sei hilabeteko iraupena izango dute bi planek. Udalaren asmoa da modu horretan bederatzi pertsona kontratatzea.

Bi enplegu plan jarriko ditu martxan Amurrioko Udalak, Sartu Araba erakundearen bidez. Sei hilabeteko iraupena izango dute bi planek. Udalaren asmoa da modu horretan bederatzi pertsona kontratatzea. Programetako bat “hiri-ingurunea berreskuratzea” izango du helburu eta lau peoi eta langileburu bat kontratatuko dituzte horretarako. Beste programan hiru peoi eta langileburu bat kontratatuko dituzte, “landa-ingurunea berreskuratzea” xede hartuta.

Izena emateko baldintzak

Programa horien bidez kontratatuak izango diren pertsonak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan egon beharko dira erregistratuak. Hortaz gain, honako kolektibo hauetakoren bateko kideak izan beharko dute: diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen dutenak, 35 urtetik beherakoak, 6 hilabetez edo gehiagoz lan-bilatzaile gisa erregistratuta egon diren 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak (eskaintza hau argitaratu aurreko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetez Lanbiden erregistratuta egon direnak), 55 urtetik gorako pertsonak, gizartetik at gelditzeko arriskuan daudenak, baliaezintasunen bat dutenak, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak (ezkontidea, 26 urtetik beherako seme-alabak edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduak beren mende dituztenak edo harreran hartutako adingabeak dituztenak) eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

Urriaren 26a azken eguna

Baldintza horiek betetzen dituzten herritar interesdunek Amurrioko Lanbideren bulegoan eman beharko dute izena. Urriaren 26a izango da horretarako azken eguna.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide