Urtxintxa Eskolan hamaika urte daramagu herriko eskola zaharra zena kudeatzen Tertangan. Gutxi arte aterpetxe funtzioa bete du, eta horretaz gain, inguruko herritarrek espazioaz baliatzeko euskarazko aisialdi eta kultur programa anitzaosatu nahi izan dugu 2014.urtetik gaurdaino.
2014.urtean jarri genuen martxan Tertanga Kulturala proiektua, eta haur eta familien artean euskara sustatzeko asmoz Domekerö! egitasmoa sortu genuen.
Aurtengo udazkenean ere, igandero Tertangan egongo gara aisialdiaz euskaraz gozatzen! Gonbidatuta zaudete!
Aurten, proiektu berria jarriko dugu martxan, IrakurleKlubä! literaturaz eta hizkuntzaz gozatzeko aisialdi programa da hau, euskarazko harremana eta hizkuntz ohiturak lantzeko haur eta familientzako ipuinak eta tailerrak larunbat arratsaldeetan.
Modu iraunkorragoan, herriko eta inguruetako haur eta familien aisialdirako arratsalde-pasak prestatuko ditugu astebururo. Arabako Foru Aldundiak emandako laguntzari esker, dohainik eskainiko da ekintza hau eta euskararen erabilera indartzeko helburu argia izango du. Bihartik hasita, larunbat eta igandero 16:30-18:30 bitartean.
Tertanga Kulturalaren inguruko informazio zuzena emailez jaso nahi baduzue eskaera egitea besterik ez duzue komunikazioa@urtxintxaeskola.eus helbidera.