Urriaren 18an eta 23an, Arabako Basogintza Elkarteak Amurrion egingo ditu bere fundazioaren 30. urteurrena ospatzeko jarduerak. Antolaturiko ekintzak Zuraren II. Astea egitasmoaren barnean bilduko dira. Zuraren Astea Euskal Herriko hainbat txokotan egingo da, urriaren 16tik 23ra bitartean. Aste horretan egingo da, halaber, EGURTEK Nazioarteko Arkitektura eta Zurezko Eraikuntzaren VI. Foroa, BECen.
Urteurrenerako prestatutako egitaraua, jardunaldi tekniko bat, “Gutik Zura” film-dokumentalaren proiekzioa eta basogintza eta zurari buruzko azoka daude. Elkarteak herritarrak gonbidatu nahi ditu ekintzetan parte hartzera eta gozatzera.
Elkartea 1986ko ekainean sortu zen, eta Amurrioko Udala kide du, erabilera publikoko mendien jabe baita. Ordutik, kide kopurua eta jarduketa-eremua handitu ditu, eta egun, 30 urteren buruan, 495 kiderekin, 13.600 hektarea baino gehiago kudeatzen ditu; hau da, Arabako landaketa- baso publiko eta pribatuen % 40. Egoitza nagusia Amurrion dagoenez, udalerri hau hautatu dute ospakizunerako.
Egitaraua:
Urriak 18a. Jardunaldi teknikoak eta “Gutik Zura” dokumentala. Amurrio Antzokian 10:00etatik 13:00etara.
- Patricia Gómez, Espainiako Basogintza Konfederazioko (COSE) gerentea, “Iniciativas realizadas tras la agrupación de los propietarios forestales, tales como los proyectos mycoplus y Landscare”.
- Juan Ramón Murua. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean, “Evolución reciente y perpectiva de la actividad forestal e industria de la transformación de la madera en Euskadi”.
- Mario Michel. Mendi-ingeniaria, “La transformación histórica del Paisaje Forestal en el País Vasco”.
Urriak 23. Basogintza eta Zuraren Azoka Juan de Urrutia plazan 10:30etik 14:00etara.
- “Gure Zura” standa, tokiko zurarekin egindako produktuen erakusketa.
- Zurari lotutako jarduerak txikienentzat.
- Aizkolariak, trontzalariak, taulen elaborazioa trontzalarien eskutik (zuraren mozketa bertikala), baso-makineriaren erakusketa, zur-artisauen erakusteka eta baso-landareenerakusketa.