Otsemeak talde feministak oharra plazaratu du salatzeko bi eraso sexista jazo direla Amurrio azken asteotan.
Xehetasun gehiago eman gabe, gaineratu dute: “Erasotzaileak gure artean bizi diren heinean, denon ardura da horiei aurre egitea eta salatzea”.
Aldi berean, nabarmendu dute jai giroan soilik ez direla gertatzen horrelakoak eta edozein ordutan edo lekutan gauzatzen direla. Gauzak horrela, Otsemeakek aldarrikatu du erantzuteko tresnak direla prebentzioa eta autodefentsa.