Urrian egingo da Amurrion Antzerki Amateurraren V. Erakustaldia, hiru egunetan: 15ean, 22an eta 29an.
Lehen egunean Santanderreko Maskara Taldea igoko da oholtzara “Yo me bajo en la próxima... y usted” obrarekin. Bigarren egunean Tarima Beltza Teatroren txanda izango da. ”Falstaff no cree en la otra vida” lana antzeztuko du talde altsasuarrak.
Alhama Antzerki Taldeak emango dio amaiera erakustaldiari. Corellako (Nafarroa) talde horrek “El burgués gentihombre” lana aurkeztuko du Amurrion.
Emanaldi guztiak Amurrio Antzokian izango dira, 20:00etan. Egun bakoitzeko sarreraren prezioa 4 eurokoa izango da.