Amurrioko EAJk oharra zabaldu du salatzeko ELA sindikatuaren jarrera. Izan ere, alderdia posta elektronikoaren bitartez jabetu da greba mugagabea abiatuko dutela Bañueta Kiroldegiko langileek urriaren 17tik aurrera.
Jeltzaleek leporatu diote horren ardura ELAri, eta eskatu diote erakundeari zein azpiegitura publikoaren enpresa kudeatzaleari bilera egin dezaten akordioa lortzeko.
Alderdiak adierazi du orain ari direla hurrengo kontratuko agiriak prestatzen eta kiroldegia itxiko balitz, erabiltzaile guztiek pairatuko lituzketela ondorioak.
EAJk gaineratu du langile gehienen kontratazioak luzatu daitezkeela, baina greba eginez gero, proiektuaren jarraikortasuna bera jar daitekeela kolokan.