Ordu extrak egiten jarraitzen dute Tubos Reunidosen, espedientea indarrean egon arren

Erredakzioa 2016ko urr. 6a, 11:13

Sei hilabete igaro dira Tubos Reunidoseko zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espedientea ezarri zuenetik; Amurrioko lantegiko 711 langileri eragingo zien espediente horrek, lanegunen % 48ko murrizketarekin.

Sei hilabete igaro dira Tubos Reunidoseko zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espedientea ezarri zuenetik; Amurrioko lantegiko 711 langileri eragingo zien espediente horrek, lanegunen % 48ko murrizketarekin.

Urtea amaitzeko hiru hilabete eskas geratzen direnean, ordea, betetzetik urrun dago espedienteak iragartzen zuen murrizketa hori.

Hori diote LABeko datuek. Uztailean, adibidez, espedienteagatik eragindako langileen % 13,36a joan ziren erregulaziora, lanaldiaren % 2,23arekin. “Eragina oso baxua izaten ari da”, azaldu dute sindikatuko kideek.

ELAko kideek ere bat egiten dute baieztapen horrekin:“Ordu estrak sartzen jarraitzen da normaltasunez, eta lan egiteko txandak antolatu dira kontratazio berriekin”. Sindikatuen arabera, “beldurra sartzea” izan da enpresaren estrategia, “langileen lan baldintza eta eskubideak prekarizatzeko”.

Espedientea auzitegietan dago, sindikatuek helegitea jarri baitzuten sententziaren aurka, enpresaren alde atera baitzen.

Suteen eragina

Urtarrilean lantegian gertatutako hiru suteen inguruan galdetuta, sindikatuek adierazi dute eragin nabaria izan dutela enpresaren ohiko jardunean. “Lanpostu eta txandetan aldaketak egon dira”, azaldu dute ELAko kideek, baina gaineratu dute beharginek lan egiten jarraitu dutela. “Kalteak konpontzen ari ziren bitartean suteetatik salbatutako guneetan aritzen ginen lanean”.

LABek, bere aldetik, adierazi du suteen ondorioz lehen Amurrion egiten ziren zenbait lan beste leku batzuetan egin behar izan direla, “horrek dakartzan atzerapenekin”.

Enpresaren salerosketak

Tubos Reunidosek azken hilabeteetan egin dituen salerosketen inguruan ere mintzatu dira sindikatuak. ELAk Inauxa saldu izana kritikatu du, ez duelako begi onez ikusten “bertoko enpresen kontrola multinazionalen alde galtzea”.

Estatu Batuetako Rotary enpresaren erosketa, berriz, enpresaren estrategiaren baitan kokatu dute sindikatuek. “Denborarekin ikusiko dugu ea horrek ondoriorik dakarren”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide